HISTORIA

Boinas Eloseguik 150 urte baino gehiagoko eskarmentua du.Ondoren garai gogoangarrienak azalduko ditugu, hasi sorreratik eta gaur egunera arte.

1858- Sortu zen urtea

La Casualidad (egun Boinas Elosegui)1858-an sortu zen Tolosan(Gipuzkoa), Antonio Eloseguiren eskutik.Sorreratik ekoizpen osoa hasi ehunetik eta bukaera arte bertan eginez.Hasi berritan, langileko eta eguneko txapel batekoa  zen ekoizpena.

1878

Ehun mekaniko zirkularra sartzeak ekoizpena txapel batetik 15-20-era igotzea ekarri zuen.

1883

8 buruko ehun mekaniko zuzena sartzeak, ekoizpena langileko eta eguneko 150-200 txapelera igo zen

1900

Mendea hastearekin batera Boinas Elosegui nazioartera bideratzen da: Frantzia, Alemania, Britainia Handia, Estatu Batuak, Hego Amerika…

1918

Nazioarteko merkatuetan sartzearen ondorioz, asko igotzen da eskaera, honela 200 langile izatera eta eguneko 3500 txapel ekoiztera iritsi zen.

1920

3.-go belaunaldiak agintea  hartzearekin batera, “Nietos de Antonio Elosegui” izena jarriko diote.

1967

Lau hamarkada beranduago, “Boinas Elosegui” izatera pasako da.Egun duen berdina

1979

Urte hontan Boinas Eloseguik  bere ekoizpena Tolosako Usabal auzora lekualdatzen du.

2008

Bere 150. urteurrena  ospatzeko, Boinas Eloseguik “150 aniversario” txapela sortzen du.

2016

150. urteko eskarmentuarekin, Boinas Elosegui merkatu berrietara moldatu nahiean, bilduma berriak ateratzen ditu, emakume, gizon nahiz gazteentzat, betiko nortasun eta kalitate ezin hobeagoarekin.

2018

Boinas Elosegui Enpresaren 160. urteurrena!