Boinas Eloseguik 150 urte baino gehiagoko eskarmentua du.Ondoren garai gogoangarrienak azalduko ditugu, hasi sorreratik eta gaur egunera arte.
1858- Sortu zen urtea
La Casualidad (egun Boinas Elosegui)1858-an sortu zen Tolosan(Gipuzkoa), Antonio Eloseguiren eskutik.Sorreratik ekoizpen osoa hasi ehunetik eta bukaera arte bertan eginez.Hasi berritan, langileko eta eguneko txapel batekoa zen ekoizpena.
1878
Ehun mekaniko zirkularra sartzeak ekoizpena txapel batetik 15-20-era igotzea ekarri zuen.
1883
8 buruko ehun mekaniko zuzena sartzeak, ekoizpena langileko eta eguneko 150-200 txapelera igo zen
1900
Mendea hastearekin batera Boinas Elosegui nazioartera bideratzen da: Frantzia, Alemania, Britainia Handia, Estatu Batuak, Hego Amerika…
1918
Nazioarteko merkatuetan sartzearen ondorioz, asko igotzen da eskaera, honela 200 langile izatera eta eguneko 3500 txapel ekoiztera iritsi zen.
1920
3.-go belaunaldiak agintea hartzearekin batera, “Nietos de Antonio Elosegui” izena jarriko diote.
1967
Lau hamarkada beranduago, “Boinas Elosegui” izatera pasako da.Egun duen berdina
1979
Urte hontan Boinas Eloseguik bere ekoizpena Tolosako Usabal auzora lekualdatzen du.
2008
Bere 150. urteurrena ospatzeko, Boinas Eloseguik “150 aniversario” txapela sortzen du.
2016
150. urteko eskarmentuarekin, Boinas Elosegui merkatu berrietara moldatu nahiean, bilduma berriak ateratzen ditu, emakume, gizon nahiz gazteentzat, betiko nortasun eta kalitate ezin hobeagoarekin.
2018
Boinas Elosegui Enpresaren 160. urteurrena!
Boinas Elósegui, S.A.
Tolosa 20400 (Gipuzkoa)
España
Boinas Elosegui
Avenida Pamplona, 10
20400 Tolosa (Guipúzcoa)
España
info@boinaselosegui.com
+34 943 67 01 20