EKOIZPENA

Boinas Eloseguik  150 urtetik gorako ibilbidea du. Europa osoan zehar ekoizpen prozesu guztiak beregain hartzen dituen gutxienetako bat da: oihalaren ekoizpenetik hasi  eta produktu desberdinen amaiera arte. Prozesu hori guztia kontu handiz zaintzen dugu kalitatea bermatu ahal izateko.

Gure txapelak , %100 merino artilez, merkatuan den lehengairik onenezekoizten ditugu. Artile horrek isolamendua hobetzen du, hala hotzaren , nola beroaren, zein uraren aurrean. Horrelaxe eroso, iraunkor eta goxua den produktua dugu  eskaintzeko.