ANTOLAKETA

Boinas Eloseguin produktuen kalitatea eta ekoizpena baldintza egokienetan egitea dugu xede.Hori guztia gauzatzea erronka itzela da guretzat eta sektoreko lehiakortasuna handia denez, emakumeen eta gizonezkoen moda joera berrietara egokitzera eraman gaitu.

160 urtetik gorako ibilbidea du Boinas Eloseguik enpresak.Europa osoan zehar ekoizpen prozesu guztiak beregain hartzen dituen gutxienetako bat da: oihalen ekoizpenetik hasi eta produktu desberdinen amaiera arte. Prozesu hori guztia kontu handiz zaintzen dugu kalitatea bermatu ahal izateko.

Bilduma berriak atereaz betiko kalitate goreneko lehengaiekin eta prozesu berritzaile eta artisauak uztartuz, Boinas Elosegui bere nortasun bakarra izatera iritxi da.Honek bereizten du Boinas Elosegui bere lehiakideengandik.